Igotz Ziarretaren lan berria produkzioan

Igotz Ziarreta meñakarra Bartzelonako Euskal Etxeko irudiaren arduraduna da, Ibarretxe lehendakariaren irudia Lumagorri Gay Festarako egindako kartel polemikoa gogoan dugu. Bai eta Durangoko azokarako egindako Olentzero biluziarena ere.

Maxkuriren twitter bidez Igotz Ziarretaren azken lana izango dena ezagutu dugu, MADE IN. Lan hau amaitu gabe dago, oraindik postprodukzio falta duela komentatu digu Igotzek (Making Txotxen prozesuko argazkiak). Azken emaitza iraila bukaeralderako prest egotea espero du, Bartzelonako Euskal Etxeko aurtengo irudiaren parte izango da. Euskal folklorea era idilikoan azaltzen digu, baskitos y neskitas, Balentin de Zubiaurreren pinturak baina argazkira modu probokatzailean ekarriak. Ondo aztertutako eszenografia eta iluminazioa, Altuna eta Esnalen Brinkola telesaila edo Barrenetxearen er(r)otaria argazkien girotzea gogoratzen digu batzutan. Estilismo kontua Bartzelonan dabilen Xanti Alkorta moda ikasle azpeitiarraren esku utzi du.

Azken emaitzari zai egongo gara ba, bitartean: MADE IN eta Igotzen weba.

MADE IN

Merkealdi eskaparatea

Iritsi da udara eta berriro merkealdian sartu gara. Beti bezela, haseran %30ean eta uztailaren 1ean, ez goizago eta ez beranduago, kaleetan buelta bat eman eta horrenbeste portzentaia kartel ikusita merkealdia gero eta goizago hasten dela ematen badu ere. Eta gero horrela etortzen da dendan lehenbiziko aldiz sartzen den andrea, «ya me harás un pequeño descuentillo» eskatzen.

Aldi hontan gure eskaparatea ez dugu pintura akrilikoz pintantu, gu ere eskola sortzen hasiak garela ematen du :-p eta aldatzea erabaki dugu. Piska bat asperturik geunden eta aldi hontan inpresio digitalera tira dugu. Beti bezela DIY (Do It Yourself) noski. Life aldizkaritik ateratako bi lagunen arteko telefono elkarrizketa jarri, eta dialogoak oraingoz, Auggieko merkealdiari buruz hitzegiten du, baina dialogoak aldatzeko asmoa daukagu, zerbait burutsua aportatzen baduzue, gu jartzeko prest!

Berriro merkealdian

Giorgio haundia

Kristoren erakustaldia eman zigun Giorgio Bassmattik pasa den ostiralean bere ahotsa eta gitarra txiki batekin, gantxoa badu tipoak, Auggie Wren knock out uzteko modukoa. Irakurri Bassmatti beraren eta Iturriren kronikak. Argazkiak gehitzen joango gara album hontan eta ez gara nekatuko denei eskerrak berriro emateaz.

Giorgio, the giant

1000 egun

Datorren osteguna 17an, 1000 egun betetzen ditugu Auggien. 1000 egun gure dendarekin txapa ematen, arropa aukeratzen, musika entzuten, irakurtzen, bezeroekin hitzegiten, saltzen… Bueno 2 urte eta ia 9 hilabete besterik ez dira, Erroma eraikitzen egun gehiago pasa zituzten!

Ospatzeko, hurrengo ostirala 18an, 19:30etan, kontzertu txiki bat egingo dugu dendan bertan, Giorgio Bassmattirekin. Tabernetan jotzea ez zaiola gustatzen eta Vaya Tela! Tourrarekin hasi da, 19an Donostiako La Fábrica de Coloresen jotzen du. Bideo txiki bat prestatu dugu, kontzertua promozionatzeko, Paul Austerren, Auggie Wren pertsonaia eta Giorgio boxeoan jarri ditugu…

Azaldu nahi baduzue, orain badakizue ba, gonbidatuta zaudete Bassmattiren abestiak entzutera.

Tolosako grafika

Tolosako grafika piska bat, katalogo txiki batean bilduta:

Mursego eta bere biosonarra

Aspaldi ez dugula blog hontan musikari buruz ezer idazten, bueno, egia esan ez dugu inoiz ezerri buruz maiz idazten. Baina aldi hontan aitzakia ona da. Iazko ekainean EITB Kultura saioan ikusi genuenetik Mursegoren kontzertu bat ikusi nahian genbiltzan. Eta kontzertua joan, kontzertua etorri, beti bazen zerbait “xaguxarra” kontzertu batean ikustea atzeratzen ziguna.

Pasa den larunbata, maiatzaren batean, Madrilen geundela hango Tabacaleran egiten duten Ladyfest ihardunaldi autogestionatuan jotzen zuen Narcoleptica sevillararekin, azkenean iritsi zen aukera, eguraldi epela eta gaua perfektua zen. Baina tamalez ezin izan genuen kontzertuaz gozatu, parrandara bertaratu zen jendearen berriketak eta soinu exkaxak xaguxarraren biosonarra ernegatu zuen, ixiltasuna eskatzen zuen eta abesti bat etetera ere iritsi zen, azkenean egoerak, kontzertu erdian amorrazioz alde egitera behartu gintuen lau edo bost abesti soilik sufrituz entzunda. Baina guk behintzat bagenuen kontsolamendua, hurrengo astean, atzo, Donostiako Lugaritz.en jotzen bait zuen. Ladyfestera kontzertua ikustera hurbildu zirenei kontzertua kondizio txarretan ikustea besterik ez zitzaien geratu.

Kontzertuko kartela Barzin talde kanadiarrarekin banatzen zuen, baina nago hara gerturatu ginen gehienak Mursego ikustera joan ginela. Barzin, edukatuak, talde lasaia, apala eta bla, bla, bla, baina gurea Mursego zen.

Mursego, Maite Arroitajauregi da, emakume-orkestra, berak soilik eraikitzen du abesti osoa errepikatzen diren doinuak eta ahotsak bata bestearen gainean “grabatuz”, celloa, organilloa, autoarpa, ukalelea, plater txinatarrak, melodika, ahotsarekin egindako beatboxa, oihuak… loop abestiak piskanaka-piskanaka sekulako indarra hartzen dihoaz. Sekuentziadorea erabiliz abesti bat osatzen lehenbizikoz Rio en Medio Brooklyndarra ikusi genuen, Cocorosie.ren kontzertuan telonero aritu zena. Earth, Wind & Fire taldearen Let’s Groove abestia bersioneatu zuen, baina Mursegoren abestiak haren aldean askoz ere indartsuagoak iruditzen zaizkigu.

Egindako bertsioek txoratu gaituzte, “Das Modell” (Krafwerk), “Deabruaren Hiria” (Daniel Johnston.en “Devil Town”), “Fede Apurra” (Xabier Montoia) edo gure Adam Green, Moldy Peaches taldean aritzen zen garaiko “Anyone else but you”. Mundialak!

Mikel Laboa joan zen, baina orain Mursego etorri da… Aukera baduzue, ez atzeratu ikusteko aukera, guk ia urtebete atzeratu dugu eta damutzen gara. Bere biosonarrak ez dauka parekorik.

Mursego at Ladyfest II

Orain, Debolex

ETB3an botatzen duten 10 minutuko saio bat da, Orain. Zarauzko Debolexek ekoiztutako bideoak dira. Euskal Herriko kulturarekin zerikusia duten kapsula txikiak grabatzen dituzte. Musika, pintura, dantza, diseinua, moda, argazkigintza, eskaparatismoa… Gusto haundiarekin egindako bideoak, plano eta musika ondo aukeratuekin. Diafragma zabalekin, desenfoque eta bokeh askorekin. Beraien Vimeo kanala ikustekoa da.

Baina horretaz gain Debolexekoek bideo musikalak, iragarki komertzialak eta lan gehiago dituzte euren web orrian ikusgai. Ez galdu Debolexen freshfilmak. Pena merezi dute eta.

Gure proposamenak Orain saio berriak egiteko, Marta Teran edo Nora Izagirre, noski.

Vimeon ikusi Debolexen bideoa.

Street style blogak

Interneten jendearen parteahartzea gero eta haundiagoa da edukiak gehitzeko garaian, duela urte batzutatik hona irakurle/ikusle soil izatetik irakurle/ikusle + idazle/sortzaile izatera pasa gara sarean. Gero eta errezagoa da edukiak gehitzea eta elkar-trukatzea sarean. Orain jendeak berak sortutako musika, argazkiak, marrazkiak, ideiak gero eta gehiago igotzen ditu sarera. Sarea informazioz josia dago, filtroak behar ditugu interesgarria zaigunera iristeko.

Moda munduan asko igo den tendentzia bat, street style blogak dira. Trendyenak kalean nola janzten diren erakusten digute argazki bidez blog hauek. Errebistak, pasarelak, telebista, fotocallak oso ikusiak daude, eta noski, medio eta korporazio haundiengatik kontrolatuak. Blog hauek, XXI. mendeko moda fanzineak, kalean nola janzten dugun erakusten digute. Moda sortzaileentzako ere ispirazio iturri bihurtu dira, batzuk gainera, izugarrizko eragina lortu dute piskanaka moda munduan.

Pasareletako lehenengo lerroetako aulkietan egotera pasa dira blogariak, edozein errebistako kritiko batek adina indar hartuz. Moda blogarien muturreko adibide moduan hor dago Tavi Gevinson, 13 urte besterik ez ditu eta bere blogarekin dagoeneko izugarrizko zeresana ematen ari da moda inguruko blog eta aldizkaritan. New Yorkeko moda desfile garrantzitsuenetara gonbidatzen dute.

Marc Jacobs berak pasa den martxoaren 7an Facebook bidez erakutsi zuen bere kolekzioa, normalean 1.000 pribilegiatuk primizian ikus dezaketen desfilea, sare sozialaren bidez 700.000 pertsonek ikusi ahal izan zuten zuzenean.

Street style inguruan mugitzen diren blog batzuen linkak uzten dizkizuegu:

  • Face Hunter. Streetstyle Londresen. Streetstylea lantzen duten blogen munduan zaharrenetakoa.
  • The Sartoralist. Time rebistak “Top 100 Design influencer” bezela izendatua. Argazki bakoitzeko komentario mordoarekin.
  • Stil in Berlin. Izenak dioen bezela, streetstylea Berlin.en.
  • Street Peeper. Mundu guztiko atalak dauzka honek, NY, London, Paris, Tokyo…
  • Altamira NYC. Modeloak pasareletatik kanpo “harrapatuak”, kaleko arropaz jantziak.
  • Click/clash. EE.BB.etako East Coast style. Link mordo interesgarriekin.
  • Style Defined. New York street style, SOHOko festak, etab.
  • Lelook. Ezagutu genuen lehenengo streetstyle bloga, jendearen estiloa baloratzeko botazio sistemarekin.

Religion Spring/Summer 2010

Hasi da Auggiera denboraldi berriko arropa iristen, tartean Religion etxekoak, bideo hontan agertzen den zenbait gauza salgai izango dugu Auggien.

Iñauteriak Auggieko eskarapatean

Iñauterietarako herria bunkerizatzen dugu dendariok azken urteetan izan diren leiho puskatuak direla-eta, susto bat hartu nahi ez baduzu, badaezpada. Herriak gerrarako itsura hartzen du, iñauterietakoa beharrean. Elkarteen sarrerak bezela piskanaka dendari batzuk bere panelak apaintzen dituzte, GKO-Gallerykoek margotu duten Herrementari kaleko animalien janari denda bezela.

Aurten Parisen izan garenez Mano Negraren Puta’s Fever diskoari omenaldi txiki bat egin diogu Moulin Rouge-ko bedetteekin. Gustatu izana espero dugu. Gure fan number oneari, Adakiko Tomasi asko gustatu zitzaion. ;-)

Auggie au Iñauteriak

« Aurrekoak